Ate-joka dugu Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Izen-ematea, datutan

Ate-joka dugu 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. 16 herrik eman dute izena eskuko lehian, 18 lehiatuko dira gomazko paletakoan, 7 larruzko paleta eta pala motzekoan, eta 4 zesta-puntakoan.

Datorren astean izango da zozketa. Baina, osasun egoera dela medio, aurten ez dugu ekitaldirik antolatuko, eta telematikoki bilduko gara parte hartuko duten herrien ordezkariekin. Ondoren bidaliko dizuegu informazio guztia.

Izen-ematearen datuak zehazteko moduan gaude, behintzat:

  • Eskua (16): Aduna, Alegia, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa
  • Gomazko paleta (18): Aia, Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Orio, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga
  • Larruzko paleta eta pala motza (7): Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia
  • Zesta-punta (4): Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE