Aritz berraondo x aspeko pilotaria

berraondo2«Bigarren Mailan ez dut inori ezer erakusteko beharrik»
Bere hirugarren finala jokatuko du bihar. Lehen Maila du jomuga. Kantxan irabazi eta bulegoetan galdu zuena berreskuratzea.
Edurne Elizondo – Berria
Aritz Berraondok eta Enrike Galarzak Bigarren Mailako Manomanistaren finala jokatuko dute bihar. Galarza V.ak eramanen du elastiko gorria. Puntu gorri batekin markatutako pilotak, hala ere, Berraondorenak izanen dira biharko norgehiagokan, Antton Maiz Aspeko intendenteak Berraondo jo baitzuen faboritotzat. «Enrike ni baino lehen estreinatu zen kantxan», zuzendu zion pilotariak. Elastikoaren kolorea bazter utzita, frontoiak erabakiko du bihar nor den onena.
Hirugarren finala duzu Bigarren Mailako Manomanistan; ez da marka makala. Zer
moduz?

Ilusioz beteta nago. Uste dut final guztiei hala egin behar zaiela aurre, ilusioz.
Une onean nago, gainera, jokatzeko gogoz.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE