Ansa II-Zubiri eta Loitegi-Barrenetxea IV bikoteek debuta Sagardoaren Txapelketan

Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia bihar jokatuko da Galarretan. 17:30etan hasiko da jaialdia Arluziaga-Aiestaran VI.a, Susperregi-Eskudero bikoteen arteko lehiarekin, eta ondoren izango dira txapelketako bi partiduak. ETB1en gauean eskainiko dira txapelketako bi partidak Erremontari saioaren barruan.

Lehenengo norgehiagokan Ansa II-Zubirik (Bereziartua), Segurola-Larrañagaren (Petritegi) aurka jokatuko dute. Bigarren partidan Urriza eta Martirenak (Aburuza), Loitegi eta Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) izango dituzte aurkari. 

Ansa-Zubiri eta Loitegi-Barrenetxea IV.a bikoteen debuta izango da biharko. Segurola eta Larrañagak lehenengo jardunaldian ongi irabazi zuten eta aurrerapauso handia emango dute garaipena lortuz gero. Urriza eta Martirenak 2-1 galdu zuten lehenengo partidan eta garaipena garrantzitsua izango dute konfidantza sendotzeko.

Cartelera del jueves 9 de mayo en Galarreta a partir de las 17:30 horas

1. Arluziaga-Aiestaran VI contra Susperregi-Eskudero a 3 set

2. Ansa II-Zubiri (Bereziartua) contra Segurola-Larrañaga (Petritegi) a 3 set SAGARDOAREN TXAPELKETA

3. Urriza-Martirena (Aburuza) contra Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar) a 3 set SAGARDOAREN TXAPELKETA

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE