Ansa II.a eta Juanenearen arteko partidu garrantzitsua bihar Galarretan

Lehenengo jardunaldian galtzaile irten zirenen arteko partidua jokatuko da bihar Kutxabank Torneoko ligaxkan. Bigarren jardunaldia irekiko dute Ansa II.ak eta Juaneneak, 17:30etan, Galarretan. Ansarentzat erabakiorragoa izango da biharkoa, lehenengo jardunaldian ez bait zuen punturik lortu, Juaneneak ordea bi puntu batu zituen Barrenetxearen kontra.

Partidu berdindua espero da oso maila antzekoa duten bi erremontisten artean. Ansak, nahiz eta galdu, estu hartu zuen Urriza eta aurretik ere joan zen. Juaneneak partidua bere eskuan zuen Barrenetxearen aurka 28-29an. 

Asko hobetu dute eta bi onenen parean edo gertu dauden pelotariak dira. Ansak gorriz jokatuko du eta irabazteko peloteoan nagusitu beharko du. Urrizaren aurka oso ongi ibili zen sakearekin. Juaneneak dena egiten du ongi. atzelari jarri denetik peloteoan nagusi izaten da eta erreboteak ekartzen ikasi du eta sakearekin min haundia egin dezake. 

Erritmoa ezartzen duenak partidua irabazi dezake. Biak ere indartsuak dira eta pelota abiadura bizian mugitzen dute. Juanenea saiatuko da Ansa atzeko koadroetara mugitzen eta urnietarrak berriz aurrean pelota hartzen saiatu behar du, min egiteko. 

Irabazleak aukera asko izango ditu finalerdietara sailkatzeko eta galtzaileari zail jarriko zaio sailkapena. Partidu erabakigarria zian daiteke eta biak asko dute jokoan eta badakite.

ETBn eskainiko da partidua eta horrexegatik jokatuko da jardunaldi hau ostirala eta larunbatean. Etzi, larunbatean, Urriza eta Barrenetxea izango dira aurrez aurre. 

Cartelera del viernes 19 de agosto en Galarreta a partir de las 16:30 horas

1. Etxarri-labaka contra Loitegi-Apezetxea a 35 tantos 

2. Ansa II contra Juanenea a 30 tantos TORNEO KUTXABANK

3. Ezkurra II-Zubiri contra Segurola-Azpiroz a 40 tantos

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE