DINASTIA ETXABE PILOTA TXAPELKETA

Jakinerazten dizuegu ofizialki, datorren ostiral Uztailak 25ean emango diogula hasiera aurtengo Dinastia Etxabe pilota txapelketari Zestoan.

Atxeikita daukazue txapelketaren egutegia, azken orduko parte hartzaile aldaketak galerazi duelarik ohiko kartel nagusia bialtzea ere. Azketa-Aizpuru bikotea sartu da karteldegian Errandonea-Martinez Bera Bidasoako bikotearen ordez, hauen joka ezinarengatik izendatutako Uztailaren 25ean, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketaren finaletako nagusi mailako partida jokatu behar dutelako hurrengo egun Uztailak 26an Donostian. Bidaliko dizuegu aipaturiko kartela datorren astean nola nahi ere.

Azken urtetan bezela 40 pilotari dira hasiera batean parte hartzekoak, 22 Gipuzkoarrak, Naparrak 9, 7 Bizkaitar, eta Araba eta Iparraldetik bana.

Txapelketaren aurre atari honetan gure esker ona pilotari eta pilota elkartetako ordazkarioi, erakutsitako borandate on eta emandako erreztasunengatik. Denon artean osatu degu aurten ere begi bistan dezutena.

DINASTIA ETXABE 2014 EGUTEGIA

Zumaiako Kirol Elkartea

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE