DINASTIA ETXABE PILOTA TXAPELKETA

Espero bezela atzo arratsean eman genion txapelketari hasiera, eta hauexek nagusi 23 urtez beheragoko aurrekanporaketa partidetako emaitzak:

· AZNAREZ-AIZPITARTE…7 IRRIBARRIA-LABAKA…22
· LOPEZ-LASA……………….6 AZKETA-AIZPURU……..22

Ohartuko zineten bezela alde haundarekin irabazi zuten gerriko urdinarekin kantxaratu ziren pilotariak atzo Zestoan, Irribarria eta Azketa izan zirelarik protagonista nagusiak.

Lehenengo norgehiagokan, hasiera hasieratik Iker Irribarria Aramar gazteak jarritako joko abiadurari ezin izan zioten eutsi ez Imanol Aznarez Lizarrarrak, ez eta ere Eneko Aizpitarte Hernaniarrak, hamar eta hutseko abantaila hartu zutelarik gerriko urdinekoak di-da batean. Dinamika beretsuko jarraipeneko partidak, sakez egin edo jaso gebe gelditutako 7 tanto ere bai, amaiera nahiko azkarra izan zuen.
Esan bezela Irribarria jaun da jabe, esku ezkerrarekin modu denetariko 10 tanto egin zitualarik, ezker airez zabalean 2, txokoan utzita 3, goitik behera boleaz ezker ormaren kontra 2 ikusgarri, botera zabalean egindako beste 2, bat gurutzatuz eta bestea dejada batekin, eta atzera luze jo eta buruz gain pasatuz atzelaria beste bat. Horrez gain ateratako sakeetatik, 7 jaso gabeak. Kantxan errez mugituz defensa lanetan ondo, eta eskuinarekin pilota atzera gogor astinduz sasoi onarekin etorri zen bart Zestoara Aramatarra. Eskuetako gorabera haundiekin eta azken aldian partida gutxirekin, bildurrez etorri zela baina sentsazio onez aurkitu eta gustora aritu zela kantxan esan zigun amaieran. Izan dezala jarraipenik!
Bere bikote lagun Iñigo Labakak, Santxez ordezkatzera etorritako Anoetarrak, ondo lagundu zion bere atzelari lanetan, bi pilota galdu zituelarik.
Bikote galtzailean Aznarezek 4 tanto egin zituen, hiru ezker airez eta bat atzera luzatuz, baina defensa lanetan eraman behar diren pilotak galdu ere bai.
Eneko Aizpitarte atzelari finak ohituak ez gauzkan bezela jokatu zuan atzo, partidu asko jokatzearen eraginatik edo pilota askotxo geratu zitzaizkion jaso gabe 9tik 10era bitarteko koadro arriskutsu horretan. Alegindu zen Irribarriari pilota kentzen ohiko trebeziarekin goiko losetan joaz, baina atzo ez zitzaion pilota behar hainbeste ateratzen eskuetatik.

Bigarren norgehiagoka ere hain emaitza nabarmenarekin amaitzeko arrazoirik izan zen, eta haundiena Beñat Azketa Zegamako pilota elkartearekin jokatzen duen Beasaingo 21 urteko pilotaria. Ausart eta ondo, aurrelari baten ofizioarekin jokatu zuen atzo Zestoan. Bizi sakatuz, pilotaren bila bizkor joanez ezker airez sartzeko, eta era guzietako tantoak eginez, 9 kontatu genizkionak: 4 ezker airez zabalean, 2 eskubiarekin goitik behera boleaz joaz, eta beste hiruak botera, 2 eskubian ziztadaz utzitako pilotekin eta beste bat txapa gainean jo eta pilota izkutatuz. Atzelariari utzi beharreko pare bat pilota behartu galtzearena egotzi genezaioken akats bakarra. Bagenekien partidu irabazlea eta pilotari bizkorra zela baina tantoa egiteko haibeste trebezi eta pilotari hain bizi ematen ikusi gabe geunden. Etxera pozik jokateko moduan noski, bejondaiola!
Andoni Aizpuru Azpeitiar atzelaria ere ondo ikusi genuen, pasa den urtean baino hobeto. Eskuetako arazo serio, eta hortaz gaineko lesio fisiko batek asko mermatua eduki dute nunbait aspalditxoan, baina atzo betiko Aizpururen ezaugarri eta zantzuak ikusi genizkion. Ondo Azpeitiarra eta pozten gera.
Bikote galtzailea ez genuen ondo ikusi aldiz, aurkariak egin zuten jokoari aurre egiteko ez ziren izan gai partida osoan zehar.
Adrian Lopez Sestaotar aurrelariak hasierako lehen tanto ikusgarri bat ez ker airz egin zuen arren, jokuz kanpo eta ezinean nabaritu genuen, defensa lanetan jaso beharreko pilotak ere galdu zituelarik. Itxura honeko pilotaría baina atzo Azketak ezarri zion ritmoari ezin egin izan zion aurre.
Adur Lasa Etxarri Aranazko atzelaria ere ez zen gustora joango etxera, galtzaile xamar eta txisparik gabe bere arma duen esku eskubiarekin.

Eta besterik ez, gogoratzea datorren ostiralean, Abuztuak 1, jokatuko direla beste bi aurrekanporaketa, eta ez ustekorik ezean:

· URRETABIZKAIA-SARASA../ UGALDE-ETXEGOIN
· ETXANIZ-MURGIONDO…../ DORRONSORO-EROSTARBE.

Zumaiako Kirol Elkartea.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE