50 bat pilotarik ekin diete dagoeneko GEPFren eskuko teknifikazio proiektuaren entrenamenduei

Ekin diete entrenamenduei aurtengo mutilen eskuko teknifikazio proiektuan parte hartzeko aukeratutako pilotariek. 50 lagun dira guztira, infantil kategoriako 32 eta kadete kategoriako 18. Urriaren 10an hasi zituzten saioak, eta ekaina arte asteazkenero bilduko dira Donostia-Atano III.a, Azpeitia-Urrestilla, Zizurkil eta Lasarte-Oriako frontoietara. Lotura honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/2yKrst8

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE