Sustoen gaua Mirandan

Imagen 112
Laskurain. Garazi Mtnez Suarez argazkia 

Naroa Mtnez Suarez

San Juan del Montere II. torneoa jolastu zen bart Miranda de Ebron. Bigarren mailako txapeldunak Aratz Mendizabal eta Hodei Beobide izan ziren. Partida nagusian, berriz,  Pablo Berasaluze eta Aritz Begino suertatu ziren garaile. Ikuslegoa jai giroan bazegoen ere, lehen mailako pilotariak kantxaratu arte, animoak ez ziren entzun.

Lehen partidan, markagailuko gora-behera askoren ondoren, Mendizabal eta Beobide izan ziren 22.era iritsi zirenak, Cabrerizo eta Ladis Galarzaren aurka. Norgehiagokaren hoberena aipaturiko markagailuko parekotasuna izan zen. Atzelariak ez ziren bere maila hoberenean ibili eta nafarrak ez zuen probestu daukan ahala, tantoak menderatu ondoren erraz galtzen zituelako.

Aurrelariek, pilota nahiko izan zuten aurrean baina errematean ez ziren oso asmatuak egon atzokoan. Baina jaietako partidaren kutsua eman nahi ziotela zirudien. Cabrerizok egin zituen hiruzpalau dejada txokoan(2-2; 6-9; 11-14 eta 16-17), tanto izan zirenak. Ikusgarria ere, Aratzek ezkerrek eraman zuen pasatako pilota, atera korrika joan ondoren (2-1).

Esan bezala, emozioa behintzat izan zuen. Markagailuan, garaile geratu zirenak hasieran aurreratu baziren ere, lau tantoz aurretik zihoazen partidaren erdialdean (7-11 eta 11-16) eta hirugatik 19-16koan. Ordutik aurrera, beraiek tanto bakarra (20nakoa) eta besteek 6 tantoko partzialaren ondoren erabaki ziren torneoaren irabazleak. 

Partidako datuak:

Partzialak (lehenengo zenbakia Mendizabal eta Beobiderentzat): 0-1; 2-1; 2-3; 5-3; 5-8; 6-8; 6-10; 7-10; 7-11; 10-11; 10-12; 11-12; 11-16; 16-16; 16-19; 19-19; 19-20; 21-20.

Mendizabalek sakez 5, Cabrerizok 1. 

Estelarra hasi aurretik, kamiseta biren zozketa egin zuten, hurrengo urteko partiduetarako dirua ateratzeko asmoz.

Elastikoen banaketaren ondoren, Mirandako pilotazaleak esperoan zituen pilotariak kantxaratu ziren. Torneoaren txapelketa nagusian ere Asegarceko pilotariak nagusitu ziren, susto handiko partidan. Izan ere, aldagelak bisitatu ez zituen pilotari bakarra Auzako atzelaria izan zen. Berasaluze partidaren hasiera-hasieran (4-5) sartu zen eta ordutik aurrera eta partida osoan zehar eskua triparen beheko partera botatzen zuen. Arrazoi beragatik berriro alde egin zuen 14-16koan.

Aurrelari errioxarra, berriz, orkatilan min hartu zuen pilota bat hartzera joandakoan eta bera ere aldageletara hurbildu zen. Laster atera zen eta partiduan zehar ez zen gehiago kexu izan eskuineko hankaz.

Kolperik okerrena, berriz, Aritz Laskurainek jaso zuena izan zen. Titinek jaso ezin zuen pilota batera joan zen korrika txokoraino eta pilota jo ondoren, inertziaz txapa azpiko koltxoian eman zuen eta bizkarraren beheko aldean kolpe bortitza jaso zuen (9-11).

 Plaentxiarra denbora luzez egon zen bestuarioetan eta kantxaratu zenean ez zekien norgehiagokarekin jarraitu edo bertan behera utzi. Lehenengo erabakia hartu zuen eta hurrengo bizpahiru tantoetan pilota jotzerakoan gerria sartzeko beldurrez ikusi zitzaion. Partidaren ondoren ere, minez kexu zen Laskurain.

Aldageletarako joan etorri horien guztiak eta pilotariek zituzten minak kontutan hartuta, norgehiagoka ikusgarria izan zen, Burgosko hiriko Anduva frontoian ikusi ahal izan genuena. Aurrelariak, bere joko-bizitasun kasu eginez, hartu eman politean aritu ziren aurreko koadroetan.

Tanto txukunak egon ziren, bereziki partidaren erdialdera arte. Ordutik aurrera Asegarceko bikotearen nagusitasuna etorri zen 9-11kotik Aspekoek 6 tanto baino ez baitzituzten egin.

Esan bezala, joko bizia eta aldageletarako bisitak izan ziren atzoko partidaren ezaugarri nagusienak. Dena den, pilotazaleak oso entregatuak egon ziren eta lau pilotarien lana eskertzen jakin izan zuten.

 Atzokoaren ondoren, San Juan del Monteko II torneoko txapeldunak, non enpresa nagusi bietako bikoteak aurrez aurre ibili ziren, Bilboko enpresako ordezkariek eraman zuten trofeoa etxera. 

Partidako datuak:

Partzialak (lehenengo zenbakia Berasaluze VIII eta Beginorentzat): 1-0; 1-5; 8-5; 8-8; 9-8; 9-15; 14-15; 14-20; 15-20; 15-22.

Sakez tanto bakarra berriztarrak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE