Dinastía Etxabe: Emaitzak

Bart arratsean Zestoako frontoian gertatutakoaren berri ematera natorkizue. Hara hemen koartosetako hirugarren jaialdiaren ondorioko emaitzak:

– LABAKA-ELUSTONDO…..17 LARRAÑAGA-EROSTARBE….22
– LOPEZ-LASA…………….. 13 DORRONSORO-AIZPURU…….22

Gerriko urdina jantzita atera zirenak izan ziren atzoko bi partidetako garaileak.

Jubenilen norgehiagoka oso polita atera zen. Irabazleak partida erdiralderarte atzetik joan ziren markagailuan bainan buelta etorri zitekela ikusten zen. Xabier Erostarbe Urretxuarrari nabari zitzaion atzo agintzera etorri zela eta naiz eta pilota batzuk galtzen hasi lortu zuen bere helburua. Pilotakada bikainak jo zituen naiz ezker naiz eskubiarekin eta bere bikote lagun Mikel Larrañaga ez zen albora begira egon tantoa egiteko pilotak egokitu zitzaizkionean aurre koadroetan. Ez genuen ezagutzen atzorarte aita Azkoitiarra duen Gasteizko aurrelari hau eta gustatu zitzaigun. Naiz eta lehenego urteko jubenila izan ausarta da kantxan eta serioa jokoan. Pilotari tokea du eta naiz botera naiz airez pilota bizi mugiarazten du bere bi eskuekin. Joan zen urteko finalistak ere partidu txukuna egin zuten. Jon Elustondo Berrobiko atzelariak ez du etsitzen eta pilota zailak ekarri zituen. Eneko Labaka Albizturtarra ere ondo aritu zen pilotan, tanto politak eginez aukera zuenean eta defentsa ona erakutsiaz ere bai Larrañagaren erasoko pilotetan.

Nagusien norgehiagokan garaile egokitu zirenak izan ziren partida guzian zear markagailuan aurretik joandakoak, biak ondo. Andoni Aizpuru bikain aritu zen beste behin ere. Aurkariak ahalegindu ziren bere terrenora pilotak bialtzen bien artean mermatuko ote zuten bainan alperrik, ekarri behar zenean ekarri eta jo behar zenean jo egin zuen atzo ere Azpeitiarrak. Hala eta guziz bere bikote lagun Aitzol Dorronsoro Gasteiztarra izan zen partidua austen jakin zuena. Ez da denbora pasara etortzen mutil hau eta tantorako hain pilota egokiak ez direnak ere bide horretan jartzen daki, ezkerrarekin gantxoak eginez eta goxo goxo txokoan utziaz ere bai. Jasotzekoak diren pilotetan ere, naiz eta lan hau ere egiten badakien, badu hain erreza ez den, eta ohikoa ere ez, gaitasun bat tantoak egiteko. Adur Lasa, Etxarri Aranazko jubenil edadekoa pilotaria, txukun eta gogoz aritu zen pilotan naiz eta azken zatian pilota bat edo beste galdu zituen, aukerako pilotak atzera bialiaz eta jasotzekoak zirenak aurkari aurrelariari kendu asmotan kolpea tireaz. Asier Lopez Altsasuarra ere gogotsu etorri zen eta saiatu ere egin zen bainan aurrekaldean Dorronsoro nagusitu zitzaion eta atzean berriz ez zuen joarazi Aizpuru.

Eta gauzak horrela bihar jokatuko dira kuartosetako azken bi norgehiagokak. Hauetan ere bada azken orduko baja bat. Jubenil mailan Agirre Burlatarrak ezingo du jokatu eskuetako arazoengatik eta bere ordez Goikolea Amurrioarra izango da gure artean.
Beraz bihar, Abuztuak 16 osteguna, gaueko hamarretatik aurrera Zestoan:

– IRIBARRIA-ETCHEVERS // GOIKOLEA-ANDUEZA Jubenil mailan eta
– OTAMENDI-SANTXEZ // JAUREGI-TOLOSA hogeitahiru urtez azpikoen mailan.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE