Entradas de la categoría ‘Euskera’

Instintu harrapakariari esker Irujo garaile

Martinez de Irujo    22 Barriola                  9 Atzo Irujok Astelenan ez zion Barriolari irabazteko aukera batik eman. Sake-erremateko jokoa eginez, erabat nagusitu zen Katedralean. 90 hamarkadan tenisean izaten ziren Sampras eta Ivanisevicen arteko norgehiagokak, peloteo gutxiko partiduak. Irujok eta Barriolak atzo horrela jokatu zuten, sakatu eta errematera joanez. Gauza bi argi geratu ziren atzo Astelenan: Bata, [...]

Amorruaren garaipena Irujorentzat

Martinez de Irujo  22 Olaizola II               20 Hau da gure klasikoa. Badakigu pilotariek ez dutela hutsik egingo. Beraientzat ez da partidu arrunt bat. Irujok eta Olaizolak elkarren aurka jokatzen dutenean, jokoan egoten dena ez da txapelketako puntu bat, beraien arteko norgehiagoka baino. Batzuetan gai izaten dira teknikoki perfekziora hurbiltzeko, besteetan, atzo bezala, erraietatik ateratzen dute [...]

Berasaluzek ezin Olaizola eraitsi

Olaizola II-22 Berasaluze VIII-14. Berasaluze VIIIk, Pablitok, Olaizola erraldoia gainditu behar zuen. Davidek Goliati irabazi zion bezala, Bizkaiko pilotazaleek Berriztarraren garaipen bat desiatzen zuten. Pablok frontoiko giroa bere alde zuen. Bizkaia frontoia “bere” frontoia da. Han dago aitita Txikito de Mallabia, han bere osaba Berasaluze IV, bertan jaso zituen txalo gozoak Bilboko Aste Nagusian. Hasieran [...]

Lasa, dagoeneko onen artean

Erakustaldi ikaragarria eman digu Aritz Lasak asteburu honetan. Bere jokoa gorantz joan da azken hilabeteetan. Iazko binakako txapelketan jokatu zuenean, komentatu nuen gaitsaun handiak zituela pilotari honek. Lasari lasaitasuna falta izan zaio bere jokoan, edo hobeto esanda, momentu bakoitzean egin behar duena egitea. Aidez sartu behar denean sartu, moztu behar duenean moztu eta luze eman [...]

Xala txapeldun, pilota garaile

Bizia, parekatua eta emozio handikoa. Halakoa izan zen atzo Bilbon jokatutako Buruz Buruko finala. Bi pilotari handi aurrez aurre, Olaizola II.a eta Xala, eta txapela bakarra jokoan. Batek irabazi zezakeen, eta azkenean hogeita bira pilotazale gehienok nahi genuena iritsi zen. Izan ere, sufritutakoak sufrituta, Xalak saria merezi zuela ulertu genuen askok eta askok. Hala ere, [...]

S.O.S Pilota

Buruz Buruko Txapelketa. Enpresa, pilotari, pilotazale eta oro har pilotarentzako lehiaketarik garrantzitsuena. Lehen hala zen behintzat. Egun, edozein txapelketak du Buruz Burukoa baino inportantzia handiagoa. Baita Sanferminetako Torneoak ere. Edo Sanjuanetakoak. Bestela, nola ulertu enpresek aurtengo finalarekin egin dutena? Xala eta Olaizola II.a izan behar ziren aurrez aurre joan den igandean, txapela nork eskuratuko lehian. [...]

Xala pilotariari olerkia

AMILLATEGI Yves Xalaberri, Xala, harriaren aurka borrokatuko zenula, bizitzaren errobien barrena bazenekian aurrena. Berez ezkerra izanik, gozatu behar izan zenuen eskubia, garaia iristen zitzaizunean izateko txapeldun gailentzeko aukera. Ordu handira iristeko bidean, oztopo  bat bestearen ostean, denak utzi dituzu aldean: Idoate pilotari bizia, zure doaiak frogatzeko gai izan dena, aurreko urteetako gorputz zauriak, baita barneko [...]

Gauza harrigarriak ikusi ditugu

miribilla portada

Amillategi Ikusi dut Irujo belaunikatuta, penitentzia eginez bezala. Ikusi dut Bengoetxea III, western baten bezala, dejada inork baino bizkorrago gerri ondotik ateratzen. Ikusi dut Olaizola II sakea Atano berri bat balitz bezala aprobetxatzen. Aho zabalik utzi nauten gauzak ikusi ditut asteburu honetan. Pilotari hoberenak sartu zaizkigu txapelketan eta jokaldi bitxienak egiten saiatu dira. Bengoetxearen ezker [...]

Dena gertu ikuskizunerako

Amillategi Eta hain gertu dago, izan ere. Olaizolak eta Irujok atzo beraien materiala aukeratu zuten eta badirudi ez dela emoziorik faltako larunbateko partiduan. Irujok adierazi zuen Aimarrek aukeratutako pilotak berak azken urteetan nahiago izan dituen bezalakoak direla, hau da, Aimarri ondo ez datorkizkion horietakoak. Aimar lasaiago azaldu zen, presioa Irujorengan jarriz. Bi pilotariak elkar ezagutzen [...]

DERIOKO.II GARAIKURRA

Atzo hasiera eman zen Derioko pelotako  II.Garaikurrarri.Lehenengo partiduan lau pilotarik parte hartu zuten 22.azpikoko mailan.Alde batetik Galdakaoko bikotea (LEGORBURU-GALARZA) eta bestetik (GORKA SOTO-MIKEL CUE)Zaratamotik.Lehenengo tantuetan partidua orekatuta joan zen 7.tanturarte baina hortik aurrera Galdakaoko bikoteak beste erritmo bat jarri zion partiduari. Nagusitasun handiz 22-9 ko emaitzarekin irabaztea lortu zuten txapelketa honetako finalerdietan. Jarraian elite mailako [...]

Beti-Jai frontoiari buruzko hitzaldia, gaur Bilbon

Amillategi Madrilgo Beti Jai frontoia aldarrikatu dute Kultur Interesdun Ondasun. Hori dela eta gaur arratsaldean, zazpi t’erdietan, Bilboko Ensanche Etxean hitzaldi bat prestatu dute, jakin arazteko frontoi honek duen edertasun berezia eta bermatzeko beharrezkoa izan den lana azaltzeko. Atzo arratsaldean, Iñigo Gallagak multimedia aurkezpen bat erakutsi zuen pilotaren historiari buruz. Interesgarria izan zen, zeren eta [...]

Aimar haundi eta garaile Bizkaia frontoian

Podium final parejas portada

Amillategi Lehen finala jokatu da gaur Bizkaia frontoian. Harmailak gainezka zeunden eta giroa eztanda egiteko beste beroa. Final bat aitzaki nahiko ez bazen, joan den asteko Barriolari buruzko eztabaidek gehitu diote erakargarritasuna partiduari. Gai izango ote zen Beroiz partidu txukun bat egiteko? Beste zalantza nagusia, materialaren jarduera zen. Bi zalantza hauek argitu dira partiduan zehar. [...]

Dibortzioa, suizidioa ala zer?

Amillategi Duela urtebete, Manista.com orri bere honetan bikotekako finala Donostian jokatzea komenigarria zela aldakarrikatu nuen. Bi aurrelariak Iparraldeko pilotariak izanik, zaletu askori omenaldi gisa partidu hori eskeintzea ideia bikaina zela iruditu zitzaidan. Enpresek beraien interes ekonomiko soila kontutan izanik Gasteizen jarri zuten partidua. Urtebete beranduago, arrakastatsua izan den txapelketa honi ezin izan diote merezi zuen [...]

Gaizki hasi, okerrago amaitu

Barriola portada

Beste zentzugabekeri bat gehiago. Eta eskupilotaren sinesgarritasuna berriz ere kolokan jarri dute. Honezkero ohituta egon beharko ginateke, eskupilotan halako hamaika ikusi izan ditugu-eta. Baina iruditzen zait pilota maite dugunok, benetako pilotazaleak, gero eta nekatuago gaudela gaur egungo eskupilotarekin, eta iritsi dela seriotasun apur bat eskatzeko unea. Gu guztiongatik, pilotazaleongatik, egiten ez badute, behintzat egin dezatela [...]

Sendotasuna nagusi Astelenan

Amillategi Ikusmin haundia zegoen gaur Astelenan jokatu den partiduaren inguruan. Aldez aurretik norgehiagokak ez zuen faborito garbirik. Alde batetik, txapelketa erregularrena egin duen bikotea, Xala-Barriola, ia ia zulorik ez duen bikotea. Bestetik, mutil harrigarria, Merino, eta Irujo, txapelduna. Irujok eta Merinok erakustaldia eman zuten Bizkaia Frontoian, bakoitza bere eremuan nagusi agertu zelarik Bilboko kantxan. Baina [...]