amezketako xxv.joxan tolosa txapelketa

Atzo eman genion bukaera XXV.Joxan Tolosa txapelketari,bero haundiarekin, Amezketako Larrunarri pilota lekuan emaitza hauekin:
KADETEAK Aranguren 2 Zubizarreta 18. 0-11,2,11,2,18.
GAZTEAK Sarasa 10 Laso 18. 1-0,1-4,5-4,5-5,6-5,6-12,10-12,10-18.
NAGUSIAK Santxo 9 Irribarria 18. 1-0,1-5,2-5,2-8,4-8,4-13,5-13,5-15,6-16,9-16,9-18.
Hauetaz aparte,hogeitabostgarren urtea ospatzeko aitzakian,
HAURRAK Zubizarreta 12 Irribarria 1
UMEAK Altuna 12 Galarza 9 izan ziren beste partiduen emaitzak.
Giza legezkoa den bezala,eskerrak eman behar Joxan Tolosa,Amezketako alkate Iñaki Amundarain,Euskadiko pilota federazioko Rikardo Altube,Gipuzkoako federazioko Harkaitz Aurkia,Aspeko Inaxio Errandonea,gure patrozinadore fideleri(ogi berri,Vallina,beloki,arkaitzpe,beharzana,sasturain,primi,onda,graficas ibarra),prentsako lagunak(lezeta,imaz,ormazabal,iparra,otermin,carballo)eta batez ere Iñaki Elortza Haundiari,denon amets txiki hauek egi bihurtzen laguntzeagaitik.
Eskerrikasko bihotzez eta nere artaburu honetan ahaztuta norbait gelditu ba zait,barka nazala eta dobleko eskertza berarentzat.
Sarrerarekin zozketatzen dugun saria(gazta,ardoa eta ogia) Inaxio Errandoneari suertatu zitzaion,sarrera erosten duen sinale,eta on dagiola!
Besterik gabe «datorren urtera arte»esanaz agurtzen gera Amezketatik.
xalton.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE